Lursailak partzelatu eta banantzeko lizentziak

Telematikoki

Presentzialki

Hitzordua eskatu
943 48 38 38

Tramitearen deskribapena

Lursail bat bi zati edo gehiagotan banatzeko lizentzia lortzea

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Memoria bat, zer banaketa proposatu den eta plangintzaren zehaztapenetara nola egokitzen den justifikatzeko, eta jatorrizko finka eta sortuko diren partzelak deskribatzeko.
  • Jabetza titulua, eta jabetza titulurik ezean, Jabetza Erregistroko Ziurtagiria, ukitutako finken jabari baldintzak, karga egoera eta horien inskripzioaren oinarrizko datuen deskribapena azaltzen dituena.
  • Egungo egoeraren planoa, partzelaren mugak grafiatuta dituena, eta hala badagokio, eragiten dioten hirigintza zehaztapenak ere bai. Partzela mugakideen jabeak zein diren ere adieraziko da.
  • Eskala bereko partzelazio planoa eta oraingo egoeraren planoaren baldintza orokorrak.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 2 hilabete
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Txosten tekniko eta/edo juridikoa
  3. Eskabidea onartzeko edo ukatzeko erabakia
  4. Interesatuari jakinaraztea
  5. Tasak likidatzea
  6. Partzelazioa bada, egintza formalizatzen duen dokumentu publikoa Udaletxean aurkeztu beharko da lizentzia ematen denetik hiru hilabeteko epean. Epea luza daiteke. Baldintza hori ez bada betetzen, lizentzia iraungi egingo da.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli